REAS eta Geltokiren urteurrenak ospatuko dituzte larunbata honetan Iruñean

Nafarroako Ekonomia Sozial eta Solidarioa ospakizunetan dabil. REASek 20 urte bete ditu eta Geltokik 5. Datorren larunbatean, goizeko 11.30etatik aurrera, Geltokin bertan eginen dute ospakizuna. Gainera, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Hilabetea (#MESS) ospatuko da azaroan zehar. "Ekonomia alternatiboak: hemen eta orain" du leloa, eta erakunde, enpresa eta kooperatibek ESS lortzeko trantsizioan, ekonomia sozial eraldatzaileko sareen esperientzietan eta finantzaketan oinarrituko da.