PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk akordioa aurkeztu dute Erorien Monumentuari beste esanahi bat emateko
Hiru alderdi politikoak akordio batera iritsi dira mausoleo faxista eraldatzeko eta Maravillas Lamberto Memoria Historikoaren Interpretazio Zentro bihurtzeko.
2024-ko azaroak 20
Bestalde, Contigo-Zurekin alderdiak gogor kritikatu du lortutako akordioa, koalizioa kontutan hartu gabe erabaki hau hartzeagatik. Akordioak “eraisteko aukera” baztertzea errefusatu du, eta “ofentsiba politiko eta instituzionala” iragarri du, “egoki iruditzen zaizkigun azalpen guztiak eskatuz”.
Eguerdian emandako prentsaurreko batean, Carlos Guzman koalizioko bozeramaileak “oso negatibotzat” jo du akordioa, horretan “Erorien eraispenaren aukera baztertzen” delako. “Parte-hartze demokratikoa mugatzen duen erabakia da, gai oso garrantzitsu baten inguruan herritarren adierazpen askea eragotziz”, gaitzetsi du.