Protesta Altsasun, AHTren obren zundaketen hasiera salatzeko
2026-ko uztailak 30
Protesta herrian hasi da eta, ondoren, zundaketak egiten ari diren gunera joan dira, baina Guardia Zibilak ez die gerturatzen utzi. Zundaketa geotekniako horiei esker, “hirugarren bidea” deritzoten bidetik aurrera egiteko aukera izango da, Ezkio-Itsasoko hasierako aukeraren alternatiba, Aralar mendilerroa tunel baten bidez zeharkatu beharrean.
