‘Prisioners for Palestine’ko gose grebalarien egoera konpon dezatela exijitu dio Britainiar gobernuari Gernika Palestinak
Gernika Palestina Deialdi Herritarrak bere kezka adierazi nahi izan du gose greba mugagabean eta osasun egoera larrian dauden Palestinaren aldeko ekintzaile presoengatik. Erresuma Batuko Gobernuari eta Europako erakundeei exijitzen die irtenbidea eman diezaiotela ‘Prisioners for Palestine’-ko hiru gose grebalarien egoerari.
2026-ko urtarrilak 12
Pertsona horiek gose-greban daude Erresuma Batuko hainbat espetxetan, Elbit Systems Israelgo defentsa-enpresaren Bristolgo filial britainiarrean eta Oxfordshireko Errege Aire Armadaren (RAF) base batean ustez bortxaketetan parte hartzeagatik.
Heba Muraisi (71 egun gose greban), Kamram Ahmed (64 egun gose greban) eta Lewie Chiaramello (50 egun gose greban) dira. “Haien narriadura fisikoak arriskuan jartzen ditu haien bizitzak. James Smithek, gose grebalariei aholkuak ematen dizkien mediku taldeko kideak, fase kritiko bati buruz ohartarazi zuen, non heriotza eta osasunerako kalte atzeraezinak gero eta gertagarriagoak diren”, ohartarazi du elkartasun ekimenak.
Medikuek, NBEko adituek, ordezkari politikoek eta abokaek eskatu arren, Gobernu britainiarrak ez duela haiekin hitz egin nahi salatu du Gernika Palestinak.
“Greban dauden pertsonek fidantzapean aske uzteko, epaiketa justua izateko eta ‘Action Palestine’ ilegalizazioa bertan behera uztea eskatzen dute. Erakunde hori «erakunde terrorista» izendatu zuen Erresuma Batuko Gobernuak uztailean. Hiru presoek eta espetxeratutako gainerako lankideek urtebete baino gehiago igaro beharko dute espetxean beren epaiketak egin baino lehen, Britainia Handian sei hilabeteko espetxealdi prebentiboaren ohiko muga baino askoz ere egonaldi luzeagoa”, salatu du Gernika Palestina ekimenak.
