“Presoen aldeko borrokan batez ere presoek esaten dutena errespetatu behar da”
Iker Araguas eta Iñaki Lerinek asteartean eta asteazkenean, hurrenez hurren, berreskuratu zuten askatasuna. 9 urteko espetxealdia bete du Araguasek, eta 2007. urtean egin zuen etxetik ihes Lerinek. Gaur biak Info7 Irratian elkarrizketatu dituzte.
2017-ko ekainak 29
ETAren borroka armatuaren behin betiko amaieraren iragarpena itsaropenez jaso zutela esan dute eta EPPKren pauso eta ekarpenei babesa helarazi behar zaiela. Euskal Herrian bizi den egoera politikoaren inguruan, Nafarroan eman den aldaketaz aritu dira, baita San Ferminak ate joka ditugun honetan dauzkaten asmoen inguruan ere.