Preso eta iheslariak etxeratzea exijituz, kontzentrazioak eta itxialdiak Lesakan, Agoitzen eta Antsoainen

Kalera, kalera ekimenaren baitan kokatzen diren mobilizazio hauek Nafarroako beste herrietara zabalduko dira datozen ordu eta egunetan.

2016-ko abenduak 8

Lesakan 7 preso ohi eta zinegotziak itxialdi bat egiten ari dira. Gaur arratsaldeko 18etan herri batzarra eginen dute.

Agoitzen egindako kontzentrazioan 60 lagun elkartu egin dira, eta horietatik 20 itxialdi bat egiten ari dira. Hitzaldi batekin hasi dute itxialdia, presoen gaia landuz.  Gaur beste hitzaldi bat eginen dute eta eguerdian mobilizazioa eta argazki erraldoia egingo dute ekimenari bukaera emateko.

Antsoainen 30 bat pertsona bildu dira kandelak eskuetan. Itxialdian 5 lagun sartu dira. Gaur 19:00etan kalejira batekin enkarteladara joanen dira.

Gehiago