Portu eta “Txutxo”, Iruñeko espetxera, azken hau 3. graduan

Igor Portu lesakarra eta Jesús María Gómez "Txutxo" errotxapearra euskal preso politikoak Euskal Herriratuko dituzte datozen egun-asteetan. Hala agindu du Espainiako Barne Ministerioak, eta haiekin batera beste 7 euskal presoak ekarriko dituzte Zaballa, Martutene edo Basauriko espetxetara.

2021-ko irailak 30

Igor Portu eta Jesús María Gómez “Txutxo” nafarrekin batera, Andoni Goikoetxea, Ibai Beobide, Joanes Larretxea, Unai
Bilbao, Alaitz Aramendi, Joseba Borde eta Jon Crespo euskal preso politikoak ekarri dituzte Euskal Herrira.

“Txutxo”ri, gainera, 3. gradua eman diote, eta beraz, soilik lo egitera joan beharko du espetxera.

Gehiago