“Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu” lelopean egin dute Ospa Eguna Altsasun

Aurtengo Ospa Egunaren ekitaldi zentrala Altsasuko kaleetatik barna egindako manifestazio bat izan da. “Poliziaren normalizazioa, presentzia eta errepresioa handitzen doazen garai hauetan” edozein gorputz polizialaren beharraren aurka egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.