Poliziaren jazarpena salatu dute Nafarroa Arenan ospatzen ari den Munduko Tranpolin Txapelketan Israelgo parte hartzea salatzeagatik

2025-ko azaroak 7

Atzo ostegun arratsaldean, Nafarroa Arenan ospatzen ari den Munduko Tranpolin Txapelketan, hainbat lagun idetifikatu zituen Foruzaingoak Palestinako selekzioaren kamisetarekin eta palestinar ikurrekin sartzen saiatu zirenean Israelgo kirolarien parte hartzea salatzeko asmoarekin.

“Salatu nahi dugu kirol ekitaldietan sionismoaren ordezkariek parte hartzeak Israelen irudia garbitzen duela, bere errealitate kolonial eta genozida mozorrotuz eta Palestinan zein inguruko herrietan egiten dituen krimenak ezkutatuz”, dio Palestinarekin Elkartasuna ekimenaren oharrak.

Nafarroako Gobernuaren “hipokresia” ere slatu du ekimen honek. “Mozio eta adierazpenekin eskuak garbitzen saiatu arren, erakusten ari da ez dagoela prest sionismoarekin konplizitateak hausteko, eta Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzen jarraitzen duela”.

Gehiago