Poliziak Mendillorriko gazteek sortutako baratza desegin nahi izan du
Mendillorriko Gazte Asanbladak Udaletxearen lur eremu batean baratza herritarra sortu zuten pasaden astean eta Udalaren erantzuna berehalakoa izan da: udaltzainak zein polizia nazionala bidali, gazteak identifikatu, eta besteak beste, baratzako hesiak kendu. Gaur asteartea agerraldia egingo dute dena azaltzeko.
2014-ko abuztuak 11
Herri baratza sortzeko ekimena Mendillorriko Gazte Mugimenduak aurrera darraien "Los lucios okupan el lago, Nosotrxs las calles" kanpainaren baitan kokatzen da. Azken asteetan auzo iruindarreko hainbat plaza sinbolikoki okupatu eta horietan ekimen ugari burutu dituzte.