Pobreziaren aurkako Egunean txirotasuna desagerrarazteko benetako konpromisoa eskatu dute

Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataformak, Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna dela eta, bi ekitaldi eginen ditu gaur. Alde batetik, Parlamentuan manifestu bat irakurriko dute goizean, eta arratsaldean, "Hemen ez dago bizitzerik: aldaketa globalerako jarraibideak" lelopean, hainbat hitzaldi eskainiko dira Geltokin 18: 00etatik aurrera.

2022-ko urriak 17

CERMINek, REAS Nafarroak, Nafarroako GGKEen Koordinakundeak eta
Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak
osatutako Gizarte Erakundeen Plataformak eztabaidarako eta
hausnarketarako gune ireki bat sortu nahi izan dute modu honetan, eta gai
espezifiko batzuk lantzen eta ezagutzen dituzten kolektibo eta entitate batzuei ahotsa emanen diete.

18:00etatik 18:30era, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetako
Erabilera Anitzeko Aretoan, Etxe-bide Eskubide topaketa egingo da,
Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak (PAH) eta Harituko etxebizitza
sindikatuak parte hartuta.

Aldi berean, Geltokiko erdigunean, Energia Gara – Som Energía energia
berriztagarrien kooperatibak energiaren arloko alternatibak proposatuko
ditu, Argi-indarrezko Lapurketa izenburupean.

ZASKA taldeak zurrumurruen aurkako dinamika bat egingo du 18:30etik
19:00etara, aurreiritzi sozialak desmuntatzeko gakoak emateko.

Ondoren, 19:30etik 19:30era bitartean, funtsezko bi gai jorratuko dituzte. Geltokiko erdigunean, Gorrotoen Pandemia izenburupean, aurreiritziek
arrastaka ez eramateko gakoetako batzuk dituen gune bat egingo da,
berriz ere ZASKA kolektiboarekin eta Migratzaileentzako Informazio
Gunearen (PIM-MIG) aurkezpenarekin.

Autobus Geltoki Zaharreko nasetako Erabilera Anitzeko Aretoak Jakiekin
Jokorik Ez hitzaldia hartuko du Mundu Bat eta FECORA (El Salvador)
eskutik. Halaber, Mugarik Gabe Nafarroak eta Arreak kolektibo nagusi
gisa egindako Nafarroako Elikadura Subiranotasunaren aldeko Manifestua
aurkeztuko da.

Era berean, Medicus Mundiko Gizarte Ekintzako Taldeek ludoteka-gune bat
eskainiko dute, eta Geltokiko erdialdean egingo diren hitzaldiak
pertsona gorrentzat izango dira eskuragarri, zuzeneko azpitituluekin eta
zeinu-hizkuntzako interpretearekin.

Antolatzaileen esanetan, trantsizio ekonomiko eta sozialaren aurrean lau erronka
nagusiri buruzko jardunaldi honekin nabarmendu nahi izan dute
“pobrezia desagerrarazteko benetako konpromisoa” behar dela, eta erakundeek “neurri ekonomiko eta politiko aktiboak eta zerbitzu publikoen
iraunkortasuna eta kalitatea bermatuko dituen bidezko zerga-politika
artikulatuz” ongizate-estatua babestu behar dutela. “Larrialdi
klimatikoaren, krisi energetikoaren eta politika autoritarioen
gorakadaren aurrean, egungo egoera globalak gizartea inoiz baino
proaktiboagoa izatea eskatzen du, eta, beraz, beste kolektibo batzuek
gure erkidegoan egiten duten lana balioesten da”, gehitu dute.

Gehiago