Pobreziaren aurkako egunean gorroto diskurtsoak salatu dituzte Nafarroako elkarte solidarioek

Gaur, urriak 17, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta Nafarroako Entitate Sozialen Plataformak deituta, elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Aurten, txirotasunean bizi direnen aurka zabaltzen diren gorroto mezuak salatu dituzte, eta politika publiko egokiak eskatu dituzte pobreziarekin amaitzeko eta jendarte justuago bat lortzeko.