Piztu Power, Nafarroan afrikar ondorengoak diren gazteak eraldatzea helburu duen proiektua
2024-ko irailak 5
Innova Programaren laguntzarekin eta Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa” Fundazioak bultzatuta, Nafarroako Munduko Medikuak erakundeak sortu duen proiektua da Piztu Power. Nafarroan afrikar ondorengoak diren gazteak eraldatzea du helburu, berdintasunaren eta elkarbizitzaren aldeko borrokan lidergoa, kudeaketa eta ikusgaitasun publikoa lortzeko tresnak emanez. Proiektuak Black Power taldea gaitzea du helburu, zeharkatzen dituzten bidegabekeria sozialei aurre egiteko autonomoak izan daitezen eta jatorri migratzaileko beste gazte batzuentzat espazio seguruak eta langugarriak sortu eta mantendu ahal izateko. Proiektua hiru fasetan garatuko da, hiru urtetan zehar.