Pirinio aldean Espainiako bandera inposatzearen kontra agertu dira

Hilabeteak daramatzate Pirinio aldean Espainiar banderaren inposaketaren kontrako ekintza desberdinak diseinatzen.

2014-ko abuztuak 20

Sinboloen legeak ala aginduta zonaldeko udaletxe askotan lehenago ez zegoen Ikurra jarri behar izan dute. Adibidez Erroibarren aspaldian jarri zuten Espainiako bandera, pertsona batek egin zuen salaketaren ondoren. Ondotik Auritz izan zen errekerimendu judizial bat jaso zuena, bandera hau jartzeko. Hurrengoak Aezkoako (Aribe, Garaioa,Hiriberri eta Aria) beste lau herri izan ziren Espainiako Bandera jartzea erabaki zutenak, bertako teknikarien aholkuen ondoren.

 

Egoera horren aurrean, herri mugimendutik abiatuta bertako bizilagunak animatu nahi dituzte “inposaketaren aurka borrokatzera eta parte hartzera antolatuko diren ekimenetan”

 

Lehenengo Mosaiko batekin hasi dute inposaketen kontrako kanpaina hau. Aldi berean etxeetako balkoietan Euskal Herriko ikurrak jartzeko deialdia egin dute. Bestetik sinadurak biltzen ibili dira “guztion Nafarroan, guztion ikurrak” herri ekimen legegilearen alde, Nafarroako herri askotan bezala. Azkenik Espainiako Bandera jarri duten herrietan Mozio bat aurkeztuko dute. 

Gehiago