Pintaketa faxistak egin dituzte Kanbon eta Ezpeletan
Goizean zabaldu dira argazkiak sare sozialetan: tindu faxistekin agertu dira Kanboko eta Ezpeletako zenbait pareta. Mikel Barriosen aldeko tindu bat ere zikindu dute.
2020-ko abuztuak 26
Ez da lehen aldia Ezpeletan tindu faxistak agertzen direna. Duela hilabete zenbait, Travail, Famille, Patrie (Lana, Familia, Patria) Frantziako eskuin mutturraren lelo historikoa tindatu zuten Ezpeletako etxola batean. Goiz honetan, fite hedatu dira argazkiak: berriz agertu dira tindu faxistak Lapurdiko bi herritan: Kanbon eta Ezpeletan, esaterako. Gurutze zeltikoen marrazkien ondoan, «Frantzia frantziarrentzat», eta «Frantzia lehenik, zuria beti» esaldiak tindatu dituzte, frantsesez.