Pikutara eta Sugarra Gaztetxeak isunak eta muralen ezabaketak salatu dituzte Lizarran

Pankartak jartzeagatik jasotako isunak edota Lucio Urtubiaren muralaren ezabaketa salatu dute.

2020-ko irailak 16

Pikutara mugimendu antierrepresiboak zabaldu duenez, udaltzainek 3 pertsona isundu dituzte azken garaietan pankartak jartzeagatik. Bat, alarma egoeran Patxi Ruiz preso politikoaren aldeko mobilizazioen baitan pankarta bat jartzearen akusaziopean (600 euroko isuna), eta beste bi gazte, Sugarra gaztetxeko urteurrenaren pankarta bat jartzeagatik (60 euro bakoitzak).

“Ez da lehenengo aldia Lizarrako udaltzainek jarrera zentsuratzaileak dituztela eta zoritxarrez ez dugu uste azkenekoa izango denik. Aurretik ere egon dira beste batzuk: kartelak ipintzeagatik isunak, gaztetxe barruan kamerekin sartzea, gazteak kalean galdekatzea ea nork eman dizkioten kartel horiek, etab”, gogora ekarri du Pikutarak.

Pikutaratik berretsi nahi dute “Erresistentzia kaxaren” garrantzia “poliziaren ekinbide errepresorea ahultzeko eta jardun politikoa askatasunez burutu dadin”.

Luzio Urtubiaren omenezko muralaren ezabaketa

Sugarra Gaztetxeak salatu egin du gaur egun Lizarrako Udaletxean Zerbitzuen Arloko zinegotzia den Jorge Cresporen jokabidea (PSNtik kanporatutako zinegotzia). Gaztetxekoen esanetan, Lucio Urtubiaren omenez egindako murala ezabatzeko agindua eman zuen Crespok, eta baita ere herrian egindako beste horma irudiak.

Gehiago