Pentsiodunen Mugimenduak positibotzat jo du igoera, baina Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara iristea eskatu du
Iruñerriko Pentsiodunen Mugimenduak positibotzat jo du gutxieneko pentsioa 1035 eurora iristeko Nafarroako Parlamentuan adostutako osagarria, baina lanbide arteko gutxieneko soldatara iritsi behar dela aldarrikatu du. Hori dela eta, datorren astelehenean, hilak 11, 12:00etan, udaletxe plazatik manifestazioa egitera deitu dute, Nafarroako Parlamentuaren aurrean amaitzeko.
2024-ko azaroak 4
Gehiago

Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko
El 5 de abril a la calle para conseguir sueldos y pensiones dignas
