Pentsiodunek 1080euroko gutxieneko pentsioa eskatzen jarraitzen dute

Pentsiodunak, 2 hilabeteko geldialdia egin ondoren, Udaletxe plazan bildu dira berriro ere, gutxieneko 1080 euroko pentsioa aldarrikatzeko. Prezioek igotzen jarraizen dute, baina pentsioetan ordea, ez da egon aldaketarik. Gauzak aldatzen ez direla salatu dute, horregatik, argi utzi dute astelehenero gutxieneko pentsio duina aldarrikatzen jarraituko dutela.