Pentsiodunek 1080€ko gutxieneko pentsioa bermatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du Iruñean Bilbon gaur bertan hasi den itxialdia babesteko eta gutxienez 1080 €-ko pentsioak eskatzeko. Nafarroan, 142.000 kotizaziopeko pentsio daude, eta horietatik 62.599 ez dira hilean 1000€tara iristen. Bestetik, 75.000 nafarrak, kotizaziopeko pentsioak jasotzeko eskubiderik ez dute, eta Errenta Bermatua kobratzen dute. Nafarroako Gobernuari 1080€ko gutxieneko pentsioa bermatzeko urratsak eskatu dizkiote.