Pentsio publikoak oinarrizko eskubide gisa blindatzea eskatu diete pentsionistek Europar Batasunari

Gaur Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua Estatu espainarraren hainbat pentsiodun elkarteekin batera Bruselara abiatu dira. Bruselan Europako hainbat parlamentari-talderekin eta Enplegu eta Gizarte Politikako Batzordearen ordezkaritza batekin bilduko dira pentsio sistema publiko eta duin bat aldarrikatzeko. Bitartean, pentsiodunek mobilizazio berri bat egin dute Iruñean.