Peñek aurkeztu dituzte euren pankartak
AHOTSAren aurkako jazarpenak leku bat izan du Iruñeko Algararen peñaren ohialan.
2016-ko ekainak 29
Egunerokotasunarekin lotutako gaiak eta umorea uztartu dituzte aurtengo pankartek ere: Osasunaren igoera lehen mailara, eraso sexistak, EITBren emisioaren etetea, torturaren aurkako muralak… eta beste dira nagusi.
Aurten ere AHOTSA agertzen da pankarta batean, kasu honetan Iruñeko Algararen oihalan. Bertan, Javier Esparza, Ana Beltran eta Carmen Alba agertzen dira gure komunikabidea erasotzen.
Hamasei pankarta izanen dira umorez eta aldarrikapenez beteak. Agerraldian aurreratu dituzte zeintzuk izanen diren aurtengo sanferminetan erabiliko dituztenak eta jendaurrean larunbatean jarriko dituzte Peñen Eguna ospatuko dutelako.
Pankartek baina, badituzte bestelako ertzak ere kontuan hartzekoak: generoari dagokionez, ezberdintasun handia nabari da beste urte batez irudietan. Izan ere, 98 pertsonai ingurutik, 63 dira gizonezkoak eta 35baino ez emakumezkoak, hau da, emakumezkoak herena baino ez dira.