Pauma enpresako langileak lan uzteak egiten ari dira “kontratu ilegalak” salatzeko
Lanuzteak gaur eta ostiralean eginen dira.
2018-ko irailak 26
Paumako zuzendaritzak, “Pauma Centro Puente” aldi baterako enpresa elkarteko 16 langileetako 6 langileren “kontratu ilegalak” zuzentzeari uko egin izanagatik gaur eta bihar hiru orduko lanuzteak eta ostiralean beste 6 orduko lanuztea eginen dira enpresan.
LAB sindikatuaren hitzetan, “konponbide erraza” duen egoera larri bati irtenbidea bilatzeko asmoarekin Paumako zuzendaritzarekin bilera bat egiteko eskaera egin dute, baina enpresak ez du nahi izan.
“Lizarra eta Tuterako jendarte eta lan munduan sartzeko laguntzeko, haurtzaro-nerabezaro eta genero-indarkeriaren biktimen arreta integralerako zerbitzu publikoetan, Paumako zuzendaritzak langileen kontratazio ilegala erabiltzen duela salatu nahi dugu. Honetaz gain, Nafarroan hainbeste zerbitzu publiko kudeatzen duen Pauma bezalako enpresa batek kontratazioan hain erraz izatea iruzur egitea eskandalagarria” dela salatu dute.
“Paumako zuzendaritza arrastoan sartzen ez bada eta iruzurrean dituen lan edo zerbitzu jakin baterako kontratuak ez baditu behin betiko bilakatzen, gutxi barru, fundazio publikoak subrogatzen gaituenean, gure sei lankide hauen kontratuak kolokan izango” direla ohartarazi du LAB sindikatuak.