Pasaiako Badiaren sarraskiaren 40. urteurrena gogoratzeko ekitaldia eginen da Azpeitian datorren larunbatean
1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian gertatutakoa gogora ekarri eta ardurak hartzea exijituko dute senideek eta Egiari Zor Fundazioak gertakari honen 40. urteurrenean. Egun hartan, Pedro Mari Isart «Pelitxo», Rafael Dalas «Txapas», Dionisio Aizpuru «Kurro» eta Jose Mari Izura «Pelu» Komando Autonomo Antikapitalistako (KAA) kideak hil zituen Polizia espainiarrak. Bide judizial guztiak agortu ostean, ez da hilketaren arduradunik epaitu.
2024-ko martxoak 18
Pasaiako Sarraskiaren 40. urteurrena betetzen den honetan, atzera begiratu eta urte
hauetako ibilbideari begirada bat botatzeko baliatu nahi dute senideek eta Egiari Zor Fundazioak. Gogoratu zuten Pasaiako badian gertatu zena ofizialki aitortu gabe
jarraitzen duela, eta justiziarik ez dela egin epaitegietan.
2017an Espainiko Epaitegi Konsituzionalak, auzia probisionalki artxibatu zuen.
Ondoren, familien ekimenez, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak auzia berriro ireki du, baina ez
dute justizia lortzeko itxaropenik. “Inoiz ez dugu sinetsi Espainiako epaitegietan argituko
denik”, azaldu zuten emandako prentsaurrekoan.
Bide judizialean ezer lortuko ez genuela ikusita, babes politiko eta insituzionalaren bila jo zuten. “40 urte hauetan Azpeitiko udala izan ezik, instituzioek indiferentzia eta beste
aldera begiratzea izan da gurekiko eduki duten jarrera. Adibide gisa Eusko Jaurlaritzak
eskatuta Euskal Herriko Unibertsitateko Unesco Giza Eskubideen eta Botere Publikoen
Katedrak auziari buruz egin zuen ikerketa txostena hiru urte beranduago helarazi izana
dugu. Hiru urtetan kaxoian gorderik eduki du Eusko Jaurlaritzak, guri ezer komunikatu
gabe. Egoera hau oso mingarria izan da guretzat”, salatu zuten.
Gogoratu behar da aipatu txostenak, ondorioetan, bertsio ofiziala gezurtatu edo zalantzan
jartzen duela, eta aipatzen dituela Polizia arduradunen ahaleginak auzibidea “atzeratu eta
oztopatzeko”. Gainera, “epaiketarik gabeko exekuzioa” bezalako terminoak aipatzen ditu
txostenak.
“Epaitegi eta instituzioek auzia ikertu eta argitzeko eduki duten borondate ezaren aurrean,
herria eta herritarrengana jotzea izan da geratu zaigun bide bakarra”, adierazi zuten ekitaldien antolatzaileek. Alde horretatik, 40 urte guzti hauetan
herritarrengandik jaso duten elkartasuna eta maitasuna aipatu zuten. “Izugarria
izan da”.
Herritar guzti horiekin topo egitea espero dute datorren larunbatean Azpeitian, baina ekimen ezberdinak burutuko dira han eta hemen, baita Iruñean ere. “Pasaiako Badia” dokumentalaren emanaldia eginen da martxoaren 21ean Kaldederia aretoan.
Erakusketa bat jarriko dute areto berean. 22an, lore eskaintza eginen da Azpeitiko Enparan dorretxe atzean, eta hurrengo egunean, larunbatean, 19:00etan Azpeitiko Azoka
Plazan ekitaldi nagusia izanen da.