Parlamentuak legez onartu du Ogasuneko langile guztiek produktibitate-osagarria jasotzeko duten eskubidea
2024-ko irailak 19
Erabakia Ogasunean egindako mobilizazioen ondorioz izan dela dio ELAk.
Parlamentuaren gehiengoak Langile Publikoen Estatutua aldatu du gaur, Ogasunaren produktibitate-osagarriari dagokionez, eta langile guztientzako osagarria onartu du, orain arte ikuskaritza-arloko langileek eta kudeaketa-arloko teknikariek bakarrik aitortuta zeukatenean.
“Langileen mobilizazioei, lanuzteei eta grebei esker” hartutako erabakia dela dio ELAk. “Hala ere, Estatutuan osagarria aitortzeak ez du esan nahi Ogasuneko langile guztiek kobratuko dutenik; beharrezkoa izango da Nafarroako Gobernuarekin negoziatzea aplikatzeko, eta ELAk ez ditu alde batera utziko eremuko gainerako aldarrikapenak: erosteko ahalmena berreskuratzea, plantilla handitzea, lan-kargak arintzea eta behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea”, ohartarazi du sindikatuak.
ELAk Ogasuneko langileak animatu ditu kalitatezko zerbitzu publikoa defendatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko borrokan jarrai dezaten.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
