Paradisu Zinema, Alde Zaharreko Gaztetxeak martxan jarriko duen zinema areto berria
Hurrengo ostiralean, abenduaren 1ean, Alde Zaharreko Gaztetxearen "Paradisu Zinema" aretoa inauguratuko dute. 15 egunez behin, auzo eta herri giro atseginean zinemarik onenaz disfrutatzeko aukera izanen da.
2017-ko azaroak 28
Doakoa izango da eta pertsona guztientzat irekia. Pelikulak, dokumentalak, txikientzako filmak, estrenoak, etab. proiektatuko dituzte. Ostiral honetan areto berriaren aurkezpena eginen dute.
Bestaldetik, larunbatean, Gaztetxeak auzoari begira duen proiektua eta Gaztetxeak izanen duen izena aurkeztuko dute.