Pandemiari aurre egiteko zaintza komunitarioa lehenetsi behar dela aldaketa sozialak bultzatuz dio Sortuk

Iruñean egindako agerraldi batean, Nafarroako dozenaka militante independentista elkartu dira bizi dugun osasun larrialdiaren inguruko hausnarketa bat egiteko. "Orain arte egindako akatsak zuzendu eta gure arreta funtsezkoak diren erronken gainean" jartzea unea dela dio Sortu-k, "herritarren interes eta beharrizanak lehenetsiz beste ezeren gainetik". Pandemiari aurre egiteko burujabetasuna ere aldarrikatu du indar politiko independentistak.