Pandemiaren kontra hartutako neurri autoritarioei aurre egiteko deia egin du Kontseilu Sozialistak

"Neurri autoritarioak gelditu" lelopean Iruñean egindako manifestazioan ehunka lagunek hartu dute parte. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak deitutako mobilizazioa pandemia garaian hartutako hainbat neurri salatzeko baliatu dute. Horien artean, COVID ziurtagiria. Osasungintza unibertsalaren aldeko oihuak etengabe entzun dira manifestazioan.