Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikota egiteko manifestazioa Iruñean
Asteartero Iruñean BDZk deitzen duen elkarretaratzea manifestazio ugaria bihurtu da gaur, eta Iruñeko Alde Zaharreko hainbat kale zeharkatu ditu, "mendebaldeak Israelgo estatu genozidarekin duen konplizitate politiko eta ekonomikoa" salatuz. Iganderako beste protesta bat deitu dute.
2025-ko maiatzak 27
Nafarroako Palestinarekiko elkartasun taldeetatik, premiazkoa deia egin dute igande honetan kalera ateratzeko “Palestinako biztanleriaren aurkako Israelgo basakeria jasangaitza” salatzeko eta Estatu sionistarekin harreman oro eteteko eskatzeko. “Hitzak oso ondo daude, baina orain ekintza eskatu behar dugu!”. Manifestazioa Baluarte Plazatik abiatuko da, eguerdiko 12.00etan.

