Palestinaren aldeko elkartasunak astelehenean hartuko ditu Euskal Herriko plazak
Gernika-Palestina eta Yala Nafarroak ekimenen deialdiarekin bat eginez, Nafarroako 50 herri baino gehiagotan mobilizazioak izanen dira.
2024-ko urriak 18
Dagoeneko 132 hiri eta herri batu dira Gernika-Palestina Herri Ekimenak urriaren 21ean egin duen deialdira. Nafarroan, momentuz, 52 herrietan izanen dira elkarretaratzeak. Gainera, sindikatuek hitzordua jarri dute eguerdiko 12etan, Iruñeko kasuan, Udaletxe Plazan, eta Tuteran Foru Plazan. Ikasleek ere ikastetxeetan deitu dituzte mobilizazioak.
Gernika-Palestina Herri Ekimenak lehendabiziko mobilizazioa burutu zuenetik urtebete pasa da eta Ekialde Hurbiletik eta Palestinaren deuseztapenetik iritsitako albisteek “ezintasunez eta kezkaz betetzen” jarraitzen dute, “gerra-eskaladaren dimentsioa kontuan hartuta, Israelen indarkeriak eta zigorgabetasunak ez baitauka mugarik”.
“2024ko urriaren 7an, bakea eta justizia aldarrikatu genuen Donostian. Oraingoan, urriaren 21ean, su-etena eskatzeaz gain, Bakea, Justizia eta Itxaropena aldarrikatuko dugu Hego Euskal Herriko herri eta hiri gehienetan”, adierazi dute.
Hau da Nafarroan eginen diren mobilizazioen zerrenda:
- Etxarri-Aranatz
- Orkoien
- Burgi
- Otsagabia
- Gares
- Larraga
- Oteitza
- Lezaun
- Sartaguda
- Irurtzun
- Altsasu
- Ororbia
- Tafalla
- Sesma
- Areso
- Andosilla
- Bakaiku
- Ziordia
- Olazti
- Goizueta
- Lesaka
- Arbizu
- Sanduzelai
- Berriozar
- Uharte
- Antsoain
- Donibane
- Mendillorri
- Errotxapea
- Txantrea
- Barañain
- Etxauri
- Zurukuain
- Jaitz
- Abarzuza
- Muetz
- Allin
- Zudaire
- Antzin
- Bargota
- Arroniz
- Metauten
- Villatuerta
- Mirafuentes
- Arellano
- Deikastelu
- Barañain
- Allo
- Iturriaga
- Arizala
- Doneztebe
- Mendigorria