Palestinaren aldeko ekimen batean margoketa bat egiteagatik, 1.600€ko isuna

2024-ko ekainak 14

Atzo, ekainaren 13 asteartea, lagun bat epaitua izan zen Castejongo CAF-Trenasa lantegiaren atarian egindako protesta batean margoketa bat egiteagatik.

CAFek Israelekin eta bere kolonizazio-prozesuarekin duen konplizitatea” salatzeko egindako ekimena izan zen hure, eta beste 12 lagun izan ziren deklaratzera deituak duela gutxi, tartean bi kazetari. Atzokoan, epaitutako pertsona isuna eta CAF-Trenasari kalte-ordaina ordaindu beharra ezarri diote: guztira 1.600 eurotik gorako zigorra.

“Prozesu-errepresibo honen ostean, adierazi nahi dugu Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatu eta errepresioaren bidez ixilarazi nahi duten instituzio eta enpresek aurrean izango gaituztela. Izan ere, margoketak garbituko dituzte, baina ez dute inoiz haien aurpegia garbituko“, salatu dute Palestinarekin Elkartasuna ekimenetik. Larunbata honetan Beasainen CAFek akziodunen batzarra egin du, eta horren harira protesta bat antolatu dute goizeko 11:15etan lantegiko hirugarren dibisioko sarreraren parean.

Gehiago