Palestinaren aldeko akanpada hasi da NUPen

Ikasle Abertzaleak, Palestinaren alde akanpada egitera deitu du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako unibertsitateetako kanpusetan. Ikasle mugimenduetako protesta honek Palestinar herriaren aurkako bortizkeria salatu du eta gobernu, alderdi zein istituzioei eskatu diete Israelekin dituzten harremanak eteteko. NUPen ekintza ezberdinak antolatu dituzte arratsaldean zehar: akanpaleku montaketa eta gero bertso saioa, asanblada irekia, afaria eta mahai joko musikatuak. Gaurko gaua igaroko dute eta bihartik aurrera zer gertatuko den oraindik ez dakite.