Palestinarekin elkartasunez, berriz ere Iruñean, sarraskia etengabeak irauten duen bitartean

Atzo elkarretaratze jendetsua egin zen Iruñeko Udal Plazan Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduak deituta. Palestinarekin elkartasuna mantentzen den bitartean, Gazan sarraskia handitzen doa, eta genozidioa amaitzeko "ekimenik eta borondaterik eza" leporatu zioten nazioarteari manifestariek.

2023-ko azaroak 15

Hilabete bakar batean 10.000 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek Gazan, horitatik heren bat haurrak izanda. “Garbiketa etnikoa” egiteko mehatxuak gero eta handiagoak direla salatu dute palestinar herritarrekin elkartasunez astero mobilizatzen ari direna. Azkena, Israelgo politikari batek egindako mehatxua: Gazan bonba atomiko bat jaurtitzeko proposamena.

“Sionismoa da Israelen nagusi, duela 100 urte baino gehiagotik, eta herri palestinarra desagerraraztea izan du helburu. Orain, genozidio hori politika hori bera areagotzea besterik ez da”, salatu du BDZ mugimenduak.

“Erresistentzia palestinarrak eskubide legitimoa du borroka mota guztiak erabiltzeko okupazioaren aurka egiteko, armen erabilera barne. Baina nazioarteko zuzenbideak ez du onartzen indar okupatzailearen, Israelen, autodefentsarako eskubide hori”, gehitu dute internazionalistek, atzo arratsaldean Iruñean egindako elkarretaratzean aldarrikatu zuten bezala.

Mendebaldeko gobernuek eta EBk “sionismoarekin duten konplizitatea” salatu zuten Udal Plazan, eta Gazako genozidioa amaitzeko “ekimenik eta borondaterik eza” leporatu zieten. “Israelek Gazari egiten dion setio genozida ez da soilik ankerra, erabat legez kanpokoa baizik”, ziurtatu zuten. Su-eten berehalako eta iraunkorra, populazio zibilaren zigor kolektiboaren amaiera eta Israeli zigorrak ezartzea eskatu zuten.

Gehiago