Palestinarekiko elkartasuna nabarmendu da Espainiako Vuelta Euskal Herritik igarotzean

Ikurrinak eta euskal presoen aldeko aldarrikapenak ere izan dira Nafarroako hainbat herritan. Irunberrin poliziak bortizki jardun du Palestinaren aldeko manifestarien aurka, eta bi pertsona identifikatu dituzte errepidea zeharkatzea egotzita.