Paleolito garaiko hamalau grabatu aurkitu dituzte Alkerdiko koban

Silex elementuak eta 3 kilometroko luzera duten galeria berriak ere topatu dituzte Aranzadi zientzia elkarteko kideek, Nafarroako Gobernuaren ekimenez.

2016-ko irailak 9

Bisonte bat, lau hanketako animalia bat, koloretako forma geometrikoak… hamalau dira Alkerdi II kobazuloan aurkitutako paleolito garaiko grabatuak. Horrez gainera, silex arrastoak ere ikusi dituzte.

Aurkikuntza? “izugarria”. Hala definitu du Arantza Aranburu Geologia Doktoreak. Eta ez da gutxiagorako: Nafarroako grabaturik zaharrenak dira; 20.000 eta 28.000 urte inguru dauzkate.

Nafarroako grabaturik zaharrenak dira. Historiaurrean doktore Diego Garatek esan du” garrantzia handiko” toki dela: 20.000 eta 28.000 urte inguru dauzka aurkitutako ondareak.

Eta harrobiarekin zer?

Alkerdin, Paleolito garaiko grabatuez gainera, harrobia ere badago. Eta horren inguruan ohartarazi nahi izan du Arantza Aranburu doktoreak. Izan ere, kobazuloa gainazaletik 50 metrotara dago, eta beraz, edozein aktibitatek azpiegitura kaltetu dezake.

Harrobia guztiz geratzea. Horra Aranzadi zientzia elkarteko kideek aldarrikatutakoa. Bestela, kobazuloari egindako kaltea atzeraezina izanen delakoan daude. Era berean, Alkerdi aztertzen jarraitzeko baldintzak galdegin dizkiote Nafarroako Gobernuari, oraintxe bertan aurkikuntzarekin zer eginen ote duten argi ez dago eta.

Gehiago