PAI bertan behera uztea eskatu dio ELAk Gobernu Foralari eta hizkuntzak indartuko dituen beste programa bat adostea

Atzerriko hizkuntzen ikasketa Hizkuntzen Tratamentu Integratuarekin indartu beharko litzatekeela uste du ELAk. Hala adierazi du zabaldutako komunikatu honetan.

2023-ko urtarrilak 12

Gaur Hezkuntza Departamentuarekin eduki dugun Mahai Sektorialean Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programak arautzen dituen Foru Dekretuaren zirriborroa jorratu dugu. ELAk beste behin ere eskatu du PAI bezalako programak bertan behera uztea eta atzerriko hizkuntzen ikasketa Hizkuntzen Tratamentu Integratuaren bidez sendotzea.

Hezkuntza Departamentuak, Estatu mailan eta Nafarroan bertan hain eztabaidatuak diren PAI bezalako programei jarraipena eman nahi dio Foru Dekretu berri honekin. Jakina da programa hauek kaltegarriak direla ikasleentzat; izan ere, atzerriko hizkuntza ikas daiteke ere, munduko gainerako herrialdeetan bezala, ingelesez ematen diren ikasgaietan gaitasun gutxiago eskuratu gabe eta zailtasun gehien dituzten ikasleak baztertu gabe.

Irakasleen lan baldintzak ere nabarmen okertzen dituzte programa hauek. Ingeleseko titulazioa lortzen ez duten irakasle finkoak desplazatuak izango dira eta behin-behinekoak lanik gabe geldituko dira.

Honengatik guztiarengatik, ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio PAI bezalako programak eta hezkuntza modalitateak bertan behera utz ditzala. Honen ordez Hizkuntzen Tratamendu Integraturako programa bat ezar dezala ikastetxe bakoitzean (dituzten hizkuntza-ereduen arabera), hizkuntza bakoitzean ikasitakoak beste hizkuntza ikasgaietan eragin positiboa izan dezan.

Gehiago