Pablo Gonzalez kazetariaren askatasunaren aldeko manifestua kaleratu dute hainbat herri komunikabide eta kazetariek

Ahotsa.info-k Pablo Gonzalez kazetariaren askatasunaren aldeko manifestua sinatu eta bultzatu du beste herri komunikabideko kazetariekin batera. Manifestuan adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, "kazetaritza libre" aldarrikatzen dugu. Hau da manifestuaren edukia eta eskuratutako atxikimenduak:

2022-ko apirilak 5

Pablo eta kazetaritza libre nahi ditugu

Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarraren atxiloketa inkomunikatuaren eta espetxeratzearen aurrean, testu hau sinatzen dugun kazetari eta herri komunikabideok elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu Pablori eta haren senide, lagun eta kideei. Espetxeratzea bidegabea dela uste dugu, eta horregatik berehala aske uzteko eskatzen dugu.Gerra egoera honetan, are garrantzitsuagoa da kazetaritza eta informazioaren profesionalen lana, gatazkan dauden lurraldeetan gertatzen dena herritarrok lehen eskutik jasotzeko. Hala ere, gerra guztietan bezala, kazetariak ere helburu militar bihurtzen dituzte. Badirudi ez dituztela lekuko deserosoak nahi eta prentsari eraso egiten diote, informazio-askatasuna urratuz. Zentzu horretan, kezkagarriak dira Europan RT eta Sputnik hedabideak zentsuratu dituen Europar Batasunaren deriba autoritarioa, eta Errusiako Gobernuak prentsa askatasuna murrizteko ezarri dituen lege berriak.

Euskal Herriak bertatik bertara ezagutzen du prentsa askatasunaren eta adierazteko eta informatzeko eskubidearen urraketa. Lurralde honetan komunikabideak itxiarazi, kazetariak espetxeratu eta haien aurkako atentatuak egin dituzte. Gainera, gaur egun, Espainiako Estatuan Mozal Legeak indarrean jarraitzen du, eta lege bidegabe horren bidez, testu hau sinatzen dugun hedabide eta kazetari askori isuna jarri digute edo jazarri gaituzte. Horregatik guztiagatik, ondo dakigu Pablo eta haren senideak sufritzen ari diren egoera oso latza eta makurra dela. Hori dela eta, Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Europako erakundeei eta Pabloren askatasunaren alde zerbait egin dezaketen pertsonei eskatu nahi diegu Pablo lehenbailehen etxera ekartzeko lanari ekin diezaiotela.

Askotan frogatu da presio diplomatikoa oso eraginkorra izan daitekeela, horretarako egiazko indarra jartzen denean. Ziur gaude hala izango litzatekeela Pablo Errusian atxilotu izan balute. Beraz, berriz ere gogorarazi behar dugu prentsa eta informazio askatasuna demokraziaren oinarria dela, guztiok babestu beharrekoa, hemen eta leku guztietan.

Pablo askatu!

Manifestu honen sinatzaileak:

Ahotsa.info

Eguzki Irratia
Argia: Amaia Lekunberri, Axier Lopez, Lander Arbelaitz, Jon Torner, Xabier Letona, Jenofa Berhokoirigoin, Zigor Oleaga, Estitxu Eizagirre, Mikel Garcia, Pello Zubiria

Mediabask: Félix Thommen, Patrick Graciet, Ludivine Charniguet, Mikel Irastorza, Anaiz Aguirre, Willy Roux, Irati Esparza-Guimon, Claire Jomier, Goizeder Taberna

97 irratia

Zintzilik irratia

Esan Erran irratia

Hala Bedi irratia

Aiaraldea Komunikabidea
Arabako ALEA: Anakoz Amenabar, Aritz Martinez de Luna, Erlantz Anda, Estitxu Ugarte, Mikel Buruaga

Txapa irratia

Antxeta irratia

ZuZeu

Radio France: Oihana Larzabal, Bixente Vrignon eta Iban Etxezaharreta

Euskal Irratiak: Arantxa Idieder, Kriztof Arotzarena, Ihintza Arrieta

Karlos Zurutuza

Menane Oxandabaratz (Herria astekaria)

Ane Zabala (BilboHiria irratia)

Euskalerria Irratiko kazetariak: Juan Kruz Lakasta Zubero, Haritz Pascual Garjon, Reyes Ilintxeta Jimenez, Pello Argiñarena Urriza, Iosu Ganuza García, Lohizune Amatria Zabalza

Gehiago