Pablo Gonzalez berehala aska dezatela eskatu dute Euskal Herriko eta Estatuko sindikatu garrantzitsuenak
"Bidegabeki Polonian atxilotutako Pablo González kazetariarekin elkartasun sindikala" deitutako manifestua kaleratu dute Euskal Herriko eta Estatu espainoleko hainbat sindikatuek. Horien artean, ELA, LAB, CCOO, UGT, STEILAS eta ESK. Pablo Gonzalez kazetaria praktikan inkomunikatuta jarraitzen duela salatu dute, eta kargu gabe eta berehala Pablo González aska dezatela exijitzen diete Poloniako agintariei.
2022-ko irailak 7
“Bidegabeki Polonian atxilotutako Pablo González kazetariarekin elkartasun sindikala”
Pablo Gonzalez euskal kazetaria, Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren ondorioen berri ematen ari zela, Polonian atxilotua izan zen otsailaren 28an, Errusiako inteligentzia militarrarentzat jarduerak egitea egotzita. Atxiloketa honen ondorioz, hamar urtetako espetxe zigorra jaso dezake.
Pasa den abuztuaren 23an, Rzeszówko Apelazio Auzitegiak, Pablo Gonzalezen abokatuak euskal kazetariaren atxiloketa beste hiru hilabetez luzatzeko erabakiaren aurka Polonian jarritako errekurtsoa atzera bota zuen.
Gaur egun praktikan inkomunikatuta jarraitzen du. Familiak kartzelan bisitatzeko baimena eskatu du, baino oraingoz ez du erantzun ofizialik jaso, eta sei hilabete hauetan telefono bidezko kontakturik izateko baimenik ere ez dute izan. Atxilotua izan zenetik, soilik bost eskutitz jaso ahal izan ditu, eta denak atzerapen handiarekin. Oraingoz kontaktu bakarra bere abokatuarekin eta Espainiar Estatuko kontsularekin izan du soilik.
Idatzi hau sinatzen dugun sindikatuok, Europako nahiz Nazioarteko Kazetarien Federazioak eta Nazioarteko Prentsa Institutuak adierazi zuten bezala, Pablo Gonzalez kazetariaren egoerarekin biziki larrituta gaude; egunetik egunera gero eta larriagoa bilakatzen ari den egoera anti-demokratiko eta bidegabe bat dela uste dugulako.
Aipaturiko guztiagatik, sinatzaile garen sindikatuok, kargu gabe eta berehala Pablo González aska dezatela exijitzen diegu Poloniako agintariei. Inolako frogarik gabe, eta modu hain arbitrarioan estatu batek kazetari bat atxilotzea onartezina dela deritzogu. Prentsa askatasunaren eta demokraziaren kontrako eraso bat da, eta hortaz, Espainiar Estatuari eta Europar Batasunari, bidegabekeria honekin amaitzeko beraien eskuetan dagoen guztia egitea exijitzen diegu.
Sindikatu sinatzaileen zerrenda
Alternativa Sindical de Clase, ASC
Central Unitaria de Trabajadoras CUT Galiza
Colectivo Unitario de Trabajadores CUT Aragón
Comisiones Obreras, CCOO
Confederación Intersindical
Confederación Intersindical Galega, CIG
Confederación Nacional del Trabajo CNT
Confederación Sindical Solidaridad Obrera
Coordinadora Obrera Sindical COS Països Catalans
Corrientes Sindical de Izquierda, CSI Asturies
ELA Sindikatua Euskal Herria
ESK Sindikatua Euskal Herria
Intersindical Alternativa de Catalunya, IAC
Intersindical Canaria
Intersindical Catalana
Intersindical Valenciana
LAB Sindikatua Euskal Herria
Organización Sindical de Trabajadores de Aragón OSTA
Plataforma Sindicat EMT
Unión General de Trabajadores UGT
Sindicato 25 De Marzo de Extremadura
Sindicato Andaluz de Trabajadores SAT Andalucia
Sindicato Asambleario de la Sanidad SAS
Sindicato CO.BAS
STEI Balears
STEILAS Euskal Herria