Oztopo guztien gainetik, euskal preso eta iheslariekiko elkartasun keinua Oteitzan

Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu bazuen ere, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko bazkaria egin zuten hamaika lagunek Oteitzako jaietan.

2014-ko abuztuak 29

Pasadan larunbatean Oteitzan presoen aldeko potxa jana herrikoia ospatu zen. 40 bat lagunek errepresaliatuak gogoan izanik eta elkartasunezko keinu batez herriko plazan bildu ziren oztopo guztien gainetik.

Eguneko lehen orduetan, indar armatuetako bi patrol eta 6 bat polizik herria hartu zuten. Lanean zegoen gazte bat hartu eta identifikatu eta mehatxatu ostean, amnistiaren aldeko ikurra zuen jaietako zapi gorria kenduarazi zioten. Herriko plazan argazkiak egin eta kontrola jarri zuten goiz osoan zehar herriko bi sarreretako batean.

Gogoratu behar da Auzitegi Nazionalak uda honetan Lizarraldeko herri ezberdinetan ospatutako presoen aldeko bazkariak debekatu zituela, orduan ere indar armatu espainolak bidaliz.

Gertaerak herria asaldatu bazuen ere, normaltasunez bizi zen euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko ekimena.

 

Gehiago