Ostegunean Burlatan deituta dagoen etxegabetzea gelditzeko deitu dute

Etxebizitza kolektibo ezberdinek adingabeak dituen familia baten etxegabetzea etetera dei egin dute hilaren 9rako Burlatan. Goizeko 9etan Burlatako San Frantzisko kalean hasiko da mobilizazioa.

2025-ko urriak 6

Duela zenbait aste, Berriozarko PAH, Harituren Etxebizitza Sindikatuak eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak publiko egin zuten bi adingabe bere ardurapean dituen ama batek ostegun honetarako ezarrita duela etxegabetze data.

Salatu dutenez, familiak duela urtebete baino gehiago alokatu zuen logela, iruzur baten biktima izaten ari zela jakin gabe, legez kanpoko azpierrentamendu bat baitzen. Jabeak etxebizitza berreskuratu nahi duenez, eta “etxebizitzaren egoera kaxkarra kontuan edukita, familia alde egiteko” prest agertu dela diote kolektibo hauek. Hala ere, “neurrigabeko prezioen ondorioz, ez dute nora jo; beraz, etxegabetzea gauzatuz gero, familia hori kalean gera liteke”.

Burlatako Udalari eta Nafarroako Gobernuari zuzendu dira egoera hau konpontzeko. Salatu dute “Gizarte Zerbitzuekin eta Burlatako Udalarekin hainbat hilabetez bildu ondoren, ez honek ez Nafarroako Gobernuak ez dutela oraindik ezer eskaini, eta horrek familia egoera larrian uzten duela”.

Gehiago