“Ostegunean Burlatako familia bat etxegabetuko dute eta ez dute inolako alternatibarik eskaintzen”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du, hurrengo ostegunean Burlatako familia bat etxegabetuko dutela eta insituzioek ez dutela inolako alternatibarik eskaintzen; "instituzioek ezin dituzte langile klasearen bizi baldintzak bermatu" gehitu du sindikatuko kide batek. Horren aurka antolatzearen garrantzia azpimarratu dute, horregatik, hurrengo ostegunean, urtarrilak 30, goizeko 9:00tan etxegabetzea gelditzeko elkarretaratzera batzeko deialdia zabaldu du sindikatuak.