#Ospa14 Euskal Herriko desmilitarizazioaren aldeko eguna ospatu da Altsasun

Ospa Egunarekin Espainiako indar armatuei Euskal Herritik alde egiteko eta errepresio polizial guztia gelditzeko aldarrikatu da. Ahotsa.info jarraipen berezia egin du egun osoan zehar.

2014-ko abuztuak 30

Ospa Egunaren edizio berri bat ospatu da gaur Altsasun. Aldarrikapen eguna, eskuak baturik, elkarlanean errepresioaren aurkako aldarrikapena indartzeko eguna, hain zuzen ere.
Urte batzuk pasa dira errepresioaren aurkako lehenbiziko asanbladak sortu zirenetik. Denboraren igarotze honek, modu tematian, eman die arrazoia beste behin ere, antolatzaileen hitzetan. "Bidegabekeri eta gehiegikerien aurrean, aurre egiteko modurik egokiena antolatzea da" erakutsi dela esan dute.

"Kontrolik gabeko herri baten aldarrikapena, mehatxu, miaketa, zentsura gabekoa, porrazo, gomazko pilota hiltzaile, muntai polizial, isun politikorik gabekoa" aldarrikatzeak harrotasunez betetzen diela.
"Gure jarduera ez da Ospa Eguna!ren ospakizunera mugatzen. Elementu errepresiboek ez badute atsedenik hartzen, guk ezta ere. Ez dute herri honek egungo “status quo”-a onartu eta irensteko ahaleginean amore emango: Indar eta kontrol sozio-politikoaren bidezko okupazio eta inposizioa", gaineratu dute.

Aurten ere, "ebazpen demokratiko bati eta justizian oinarritutako bakezko etorkizun bati" egingo dioten ekarpena argi gelditu dela azpimarratu dute. "Erasoak, mehatxuak eta tratu iraingarria Altsasuko gazte bati, 12 GC-en aldetik, galtzak erantziz eta azpiko arropan utziz. Guzti hau, herrian ultra talde batek, euskal errefuxiatu politikoen ekitaldi bat poliziaren onespenarekin erasotzen zuen bitartean. Altsasuko gazte baten aurkako epaiketa, euskal gazteen militantziagatiko atxiloketari modu desobediente eta baketsuan aurre egin zion herri harresian parte hartzeagatik. Muntai polizial batean oinarritutako Ertzaintzaren prozesua, kartzela eskaerarekin. Aurrekari gabeko okupazio militarra, mehatxuak, miaketak, debekuak eta Iturmendiko gazte baten atxiloketa 2013ko Ospa Egunean. Etxarriko bi herritarren aurkako jazarpena eta deklaratzera deitzea aurtengo apirilean erabakitzearen eskubidearen alde burutu zuten kontsultagatik. Manifestatzeko eskubidea gauzatzeagatik isunak, Sakanako hainbat bizilagunentzat. Euskal iheslari politikoen eskubideen aldeko mezuak zituzten propaganda euskarri ezberdinenen aurkako erasoak. Espainiako banderaren inposizioa eta gure herriko ikurrei jazarpenak".

 

Kontrolak Sakanako errepideetan
Ez dute ere ahaztu nahi izan Sakanan jasaten duten kontrolen kantitatea, non batzuetan bailarako herrietara sartu zein irtetea ezinezkoa gertatzen den kolore ezberdinetako poliziek gelditu gabe.
"Euren sastraka errepresiboaren bidez kolpatzen dute herria eta horrela  erantzunak herriarena izan behar du, horregatik Ospa! asanbladaren eskaera oso argia da. 2013ko Ospa egunean egin zituzten inposizio, okupazio eta indar militarren aurrean (urte osoan zehar hedatzen dutena…) Altsasuko, Sakanako… Euskal Herriko herritarrak errepresioaren aurka borrokatzera animatzen ditugu, gure herriko kaleak gure kulturaren indarrez okupatzera, gure jaiak, gure herriko taldeak, gure identitate-zeinuak… Herriak bakarrik okupatzen duelako herria!"

"Atera gaitezen denok kalera eta esan dezagun edozeinen aurrean edo edozein trabaren gainetik justizian oinarritutako etorkizuna nahi dugula, libre eta indarkeri edo kanpoko esku-hartzerik gabekoa", aldarrikatu dute.

2014ko Ospa egunaren laburpena from hitzondobideoak on Vimeo.


Created with flickr slideshow.

Gehiago