Ospa Eguna abuztuaren 31an eginen da Altsasun

2023an Ospa! Eguna burutu ez arren, Ospa!-k bere jarduna ez duela eten gogoratu nahi izan dute antolakuntzatik "eta errepresioaren aurkako borrokaren premian berresten" dira. Komunikabide honi helarazitako bideo batean, abuztuaren 31an beste edizio bat eginen dela aurreratu dute.

2024-ko maiatzak 7

“Izan ere, sistema kapitalistak dirauen bitartean burgesiak bere ordena mantentzeko ezinbesteko zaion tresna baita errepresioa”, dio zabaldu duten oharrak.

“Errepresio horren islada poliziaren eskutik exekutatzen diren langileen aurkako ekintzak ditugu: etxegabetzeak, kontrolak, isunak, atxiloketak… Egunero irudi hauek ikustera behartua dago langile klasea eta egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, errepresioa salatzen eta poliziarik gabeko gizarte baten aldeko borrokan tinko jarraituko dugu”, dio Ospa!-k.

Gehiago