Osotara 16.000€ko isunak ordaindu behar izan dituzte Altsasun mobilizazioetan parte hartzeagatik

Altsasuko Isunen Taldeak elkarretaratze bat egin du gaur Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren parean elkarretaratzetan parte hartzeagatik isundu dituzten 23 lagunen egoera salatzeko. Osotara, 16.000€ko isunak ordaindu behar izan dituzte.