Osnyko euskal preso politikoek otsailan eginen duten borrokaldiaren ekimenak zehaztu dituzte

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Lorentxa Gimonen askatasunaren aldeko aurrera eramenen duen borrokaldiaren baitan hainbat ekimen eginen dituzte otsailaren 15etik 25era.

2016-ko otsailak 15

Lorentxa Gimon, preso politiko angeluarra, osasun egoera larria dela eta Osny espetxean aurkitzen diren preso politikoek (horien artean Txantreako Joseba Fernandez Aspurz) borrokaldia hasi dute otsailaren 15etik 25era bitarte, egunotan jakingo baita Gimon aske utziko duten edo ez. Gimonen osasun egoera espetxealdiarekin ez dela bateragarria gogora ekarri ondoren, Estatu frantsesaren “jarrera krudela” salatu dute, 2015eko azaroaren 24an epaileak onartutako baldintzapeko askatasunari helegitea jarri ziolako. Horregatik, Osnyn dauden preso politikoek itxialdiak, patioan kartelak jarri, kontzentrazio bat eginen dituzte aipaturiko datetan.

Gehiago