Osasunbideko langileek elkarretaratzea egin dute bidegabekerien aurka
SNS-Osasunbideko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Santos Indurain kontseilariak SMNri egindako kontzesioei eta bidegabekeriei aski dela esateko
2020-ko urtarrilak 17
LAB sindikatuan aldarrikatzen dugu lan-baldintzak hobetzeko neurriak langile guztiontzat izatea, inolako diskriminaziorik gabe. Ongi baloratzen ditugu kolektibo bakar batentzako lansarien eta lanaren arloko hobekuntza guztiak, baina eskatzen dugu neurri horiek guztiek Osasunbidea osatzen dugun 11.500 langileoi eragitea.
Kontseilaritza, ordea, politika elitista eta pribatizatzailea ezartzen saiatzen ari da, eta, horren aurrean, gaurko ekitaldian aldarrikatu ditugu talde-lana eta Osasunbideko kategoria profesional guztien lana aitortzea; horiek baitira osasun zerbitzu publikoetan kalitaterik handiena lortzeko bideak.
LABek berriz ere dei egiten die langile guztiei datorren ostegunerako, urtarrilaren 23rako, 11:00etan Vianako Printzea Kontsulta Zentroaren atarian, zerbitzu publikoen defentsaren eta diskriminaziorik gabeko lan-hobekuntzen aldeko gure apustua berresteko.