Osasunbideak eta Covidek 112 zenbakia kolapsatu eta larrialdietako zerbitzua arriskuan jarri dutela salatu du LABek

Covid krisiak, batetik, eta Osasunbideko kudeatzaileek osasun etxeetan ezarri duten “tele-desasistentziak”, bestetik, orain arte eraginkorra izan den 112 larrialdi zerbitzua asetu, kolapsatu eta arriskuan jarri dutela salatu du LAB sindikatuak. LABek baliabide gehiago eskatzen ditu kontsulta-telefonorako eta oinarrizko osasun laguntzarako, egoera honi behar bezalako bermeekin aurre egin ahal izateko.