Osasun txartelak ele bitan egiteko eskatu du AETk

Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuari herrialde osoan osasun txartel berriak ele bitan egin dezala eskatu dio.

2017-ko otsailak 25

Nafarroako Gobernuak osasun txartel berria gaztelania hutsean bidaltzen die eremu mistoko eta “eremu ez-euskalduneko” herritarrei, haiei deus galdetu gabe. Gero, ele bitan nahi izanez gero, eskatu egin behar dute. Bidaltzen zaien gutunean, ez zaie azaltzen ele bitan eska dezaketenik (orain arte behintzat), ezta aldaketa nola eskatu ere. Eta eskatzeko modua oso konplexua da: Internetez eskatu behar da, nortasun agiria eskaneatuta.

Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroa osoan osasun txartel berriak ele bitan egiteko eskaria egin du, eta gero, hizkuntza bakarrean nahi izanez gero, norberak eskatzeko eskubidea izatea.

“Gaur egun Nafarroako Gobernuak ez ditu osasun txartelak euskara hutsean egiten (gaztelania hutsean bai, bistan da). Beraz, Gobernuak behar diren neurriak hartu behar ditu osasun txartela euskara hutsean egiterik izateko”, dio AETk.

Euskararen aldeko talde honek uste du Nafarroako Gobernuak  osasun txartel berriarekin batera bidaltzen dituen gutunetan oroitarazi beharko lukela hiru aukera daudela Osasunbidearen gutunak jasotzeko: Euskara hutsean, ele bitan, edo gaztelania hutsean.

Gehiago