Osasun Etxean euskaraz artatua izateko dinamika abiatu dute Errotxapean
"Osasun etxeak eta biok euskaraz" herri ekimenak deituta Osasunbideari kexa helarazi diote Iruñeko Errotxapea auzoko zenbait lagunek. Maiatzaren 17an batzarra deitu dute dinamikaren xehetasunak azaltzeko.
2016-ko apirilak 29
Errotxapeako osasun etxean ez dago ez mediku eta ez pediatra euskaldunik. Lanpostu horien lanbide-profiletan ez dago euskara ezagutu beharrik gainera. Osasun etxean euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzen ez direla salatu EHE-k.
Egoera horren aurrean, auzoko hainbat euskaldun euskaltzale, Errotxapeako osasun etxearen atarian bildu ziren atzo, Osasunbideari euren kexa helarazteko eta euskaraz artatuak izateko mediku eta pediatra euskaldunak exijitzeko.
Maiatzaren 17an asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan Juslarrotxan auzo batzarra deitu dute, “Osasun etxeak eta biok euskaraz” dinamikaren inguruko xehetasunak emateko.