Osasun arloko profesionalek larunbata honetan Palestinaren alde mobilizatzera deitu dute

Nafarroako osasun arloko profesionalak berriz atera dira kalera Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko. Israeli su eten bat eskatzeaz gain, larunbata honetan Iruñean (17.00 Antoniutti), Tuteran (19.30 Foruen Plaza) eta Lizarran (13.00) eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.