Ortzadarrek dantza eta musikarekin ospatu du bere 50. Urteurrena

2024-ko urriak 5

Ortzadar taldeko 350 kidek eta laguntzailek Iruñeko kaleak dantzaz eta musikaz bete dituzte folklore taldearen 50. urteurrena ospatzeko (1974-2024). Kalejiran Hernaniko Txilibita fanfarreak parte hartu du Ortzadarreko fanfarrearekin batera, taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako musikari eta musikekin batera. Hasiera taldeak Descalzos kalean duen lokalean izan da, San Frantzisko plazatik pasa eta Burgoen plazan amaitu da, non Dantza Plaza egin den.

Gehiago